XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARKIA Foru Mildiztegirako pergaminu motako papera 1990. urtean zehar hornitzeko dei egindako lehiaketa publikoa Udal Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen testu birbatua onetsi zuen apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuko 122.1. art. betetzeko, zortzi egunetako epean zehar, adierazi den hornidura kontratatzeko egin den deialdiko lehiaketa publikoarentzat aginduzko izango diren Baldintza Teknikoen eta Administrazio Baldintza Berezien Pleguak jendaurrera azaldu dira.

Adieraziko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, Aldundiak ebatziko dituenak.

Epemuga hori igaroz gero, Pleguen edota haien Klausula batzuren baliogabetzea sorterazi eta urratze batetan finkatzen diren erreklamazioak ez dira onartuko, baina baliogabetasun akatsean finkatzen diren aurkapenak salbuetsiko dira.

Aldi berean, apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuko Testuko 122. artikulu horretako 2. lerroaldearen itzalpean, lehiaketa publikoa iragartzen da, beharrezkoa balitz, Pleguen aurkako erreklamaziorik azaldatzearren, lizitazioa geroratu egingo litzatekeelarik.

Iragarkia hurrengoa da: I. Xedea: Foru Mildiztegirako pergaminu motako papera hornitzeko kontratazioa. 1990. urtea.

II. Lizitazio oinarria: Milioi bat hirurehun eta hogei mila (1.320.000) pezeta.

III. Emateko epea: Materiala 20/25 remako partidetan emango da.

Eskari partzial bakoitza emateko epea eskaria jakineraziko den egunaren biharamunetik zenbatu beharreko egutegiko zazpi (7) egunekoa izango da.

IV. Fidantza: Behin-behineko fidantza hogeitasei mila eta laurehun (26.400) pezetakoa izango da.

V. Prozedura: a) Agiri guztiak Lehendakaritza Saileko Erosketa eta Horniduren Sailatalean daude ikusgai, Foru Jauregian, Gran Vía, 25, 29n. solairuan.

b) Idazkitxiak Zerbitzu horretara aurkeztuko dira, deialdia Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratuko den egunaz geroko hurrengo hogeigarren asteguneko eguerdiko hamabiak (12) arte.